pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. 2017rako deialdia
08
Ots
2017

Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. 2017rako deialdia

Laguntza eskatzeko gehieneko epea: irailak 30

Laguntza eskatzeko gehieneko epea: irailak 30

 

Laguntza hauen xedea da eskaera egiten duten gazteen ohiko bizilekua izango den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea, zati batean, bai dagoeneko etxebizitza errentan hartuta daukatenean eta baita deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hilabeteko epean etxebizitza errentan hartzeko konpromisoa hartzen dutenean ere. Gazteak dira 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak.

 

Diru-laguntzaren kopurua hileko 250€ artekoa izango da, deialdian zehazten diren hainbat faktoreren arabera.

 

2017an kontuan hartzeko:

  • 2016an diru-laguntza hau jaso dutenek ez dute zertan eskaera berririk egin beharko.
  • Diru-sarrerak 2017ko uztailaren 31 baino lehen  eguneratu beharko dira, aurtengo PFEZ aitorpenarekin.

 

GAOn argitaratutako deialdia

Albiste guztiak