pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Dominika” eta “Akabuko martxea” dokumentalen emanaldia martxoaren 10ean
08
Mar
2017

“Dominika” eta “Akabuko martxea” dokumentalen emanaldia martxoaren 10ean

19:30etan Latxartegi Aretoan, Burdinola Elkartearen ekimenez.

19:30etan Latxartegi Aretoan, Burdinola Elkartearen ekimenez.

 

Urbiako (Gipuzkoa) mendietatik Uribe Kostara  (Bizkaia) euren artaldeak neguan ekartzen zituzten artzainen zeregina gogoratzen duen "Akabuko martxea" ordubeteko dokumentala, eta  "Dominica" zortzi minutuko ikus-entzunezkoa, artzaintzan emakumeek eduki duten papera ikustarazi eta aldarrikatu nahi duena, aurkeztuko dituzte martxoaren 10ean, ostirala, 19:30etatik aurrera Latxartegi Aretoan, Burdinola Elkartearen ekimenez.

Emanaldian izango ditugu Amelia Jauregi, artzain gabiriarra, Eli Arrillaga zarauztarra (lan bien protagonista) eta Mikel Etxezarreta, artzaina, Urbiatik Getxora artaldearekin joan zenetako bat.

Aitor Gisasolaeta Fredi Paia algortarrek Euskal Herriaren barne-trasumantzia gaia duen Akabuko Martxea izena izango zuen dokumentala filmatzen ari ziren Elixabete Arrillaga eta, honen haritik, Dominika artzainen istorioekin topo egin zutenean.

Zuzendariek ederki baliatu dute bi emakume kementsuon istorioa Euskal Herriko artzaintzaren inguruko mito faltsu bat eraisteko, alegia, artzaintza eta gizonezkoak ezinbestean lotzen dituena. Elixabetek oso argi dauka, eta horrela azaltzen da filmean, emakumeak ere artzain-lanetan aritu direla gure tradizioan, nahiz eta gizonen itzalpean egon. Alargun geratutakoan, hau da, gizonaren figura desagertutakoan baino ez zen agerian geratzen bete-beteko artzainak zirela.

Bestalde, umetan egiten zuena gogoratuz, Mikel Etxezarretak artaldearekin egin zuen ibilbidean (Urbiatik Getxora) hartutako irudiak ikus daitezke "Akabuko martxea" ikus-entzunezkoan; ardiekin, Gisasola eta Paia ere joan ziren. Transhumantziaren ohitura gogora ekartzeaz gainera, herrialde desberdinetako biztanleen arteko hartu-emanen aberastasuna uzten du agerian dokumentalak; Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko harreman horien memoria berpiztearekin batera, "argi geratu da erakunde eta herritar ugariren partaidetzari esker aurrera atera dela" proiektu hau, Paiak azaldu zuenez.

Albiste guztiak