pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura Egitasmoa: Tchaikovsky Symphoni Orkestra
14
Mar
2017

Kursaal Eskura Egitasmoa: Tchaikovsky Symphoni Orkestra

Apirilak 22, larunbata, 20:00etan. Kursaal Auditorioan

 

APIRILAK 22, larunbata, 20:00etan. Kursaal Auditorioan.

Doako autobuserako eta ordu gazterako izena emateko epea:

MARTXOAREN 15etik APIRILAREN 7ra

 

Tchaikovsky Symphoni Orkestra

Vladimir Fedoseyev,zuzendaria

Varvara,pianoa

Pianorako 1. Kontzertua eta “Berltxargaren aintzira” balletaren Suitea, P. I. Tchaikovsky

 

Tchaikovskyren musika-jeinuak bere indar eta edertasun guztia berreskuratuko du, protagonistak musikari errusiarrak izango dituen kontzertu honetan. Konposagilearen errepertorioan giltzarri diren Beltxargaren aintzira balletarern suitea eta Pianorako 1. kontzertua beren handitasuenean entzun ahal izango dira.

 

SARRERAK NOLA EROSI

Interesdunek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

 

http://www.kursaal.eus/eu

Sarrerak: 51 / 41 / 33 / 27 / 12

AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU

Behin sarrera erosita, interesdunek autobuserako tokia erreserbatu beharko dute honako hauen bidez:

Legazpi:943 737 202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:

Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (18:15)

 

GAZTEAK ETA LANGABETUAK: “Ordu gaztea”

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak hartarako prestatu duen telefono zenbakira deituz.

 

Doako autobuserako  eta ordu gazterako izena emateko epea:

MARTXOAREN 15etik APIRILAREN 7ra

Albiste guztiak