pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Izenematea zabalik
20
Mar
2017

Izenematea zabalik

 

Azken eguna: martxoak 30

Azken eguna: martxoak 30

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen udako kanpaina

bi programatan banatzen da:

7-13 urte bitartekoentzat, Udalekuak

eta 14-17 urte bitartekoentzat, Gazte Oporraldiak.

 

Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 
UDALEKUAK

 

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

 

7 eta 10 egun bitarteko jarduerak dira,

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

 

Kuotak: 7 egun 121 euro; 10 egun 175 euro.

Familia ugariak eta gurasobakarrak kuota murriztuak dituzte.

 

GAZTE OPORRALDIAK

 

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

 

7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira,

toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa,

Avila, Caceres, Castellon, Guadalajara, Madrid, Menorca, Valencia eta Frantzia.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

Kuotak: 7 egun 163 euro; 10-12 egun 226 euro.

Familia ugariak eta gurasobakarrak tarifa murriztuak dituzte.

 

IZEN-EMATEA

 

Kultur etxeko Harrera zerbitzuan (arratsaldez, 14.30etik 17.30era)

edo INTERNETen bidez www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak

(ordenagailu edo telefono bidez, azken kasu honetan,

telefonorako egokitutako bertsio batean).

 

Zozketan parte hartzeko izen-ematea: Martxoaren 20tik 30era.

 

Zozketa: apirilak 6

 

Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 19tik 28ra.

Albiste guztiak