pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Onartu dira 2017ko Enplegu-plana eta udal eraikinak garbitzeko kontratazioa
21
Mar
2017

Onartu dira 2017ko Enplegu-plana eta udal eraikinak garbitzeko kontratazioa

Bi proiektuak martxoaren 20ko astelehenean izan den Gobernu Batzordean onartu dira.

Bi proiektuak martxoaren 20ko astelehenean izan den Gobernu Batzordean onartu dira.

 

Onartu den 2017ko Enplegu-planaren arabera, hiru hilabetez 6 pertsona kontratatzea aurreikusi da: lorezaintzako 2 peoi eta lan desberdinak egiteko 4 peoi.  Kontratazioa Lanbidek bultzatutako eskualdeko enplegu-planean aplikatu diren irizpide berdinak erabiliz egingo da. Interesatuta daudenek UGGASAko bulegoetan dagoen Lanbide bulegora joan beharko dute izena ematera. Horretarako epea martxoaren 22an irekiko da eta apirilaren 6a izango da izena emateko azkeneko eguna.

 

Bestetik, udal eraikin eta ekipamenduak garbitzeko kontratazioa arautuko duten oinarriak onartu dira. Aipatu kontratuaren zenbatekoa 450.000 €koa da eta eskaintza ekonomikoari eskainitako puntuak 5 puntutan jaitsi dira, esleitzeko irizpideetan gizarte arloko irizpideak sartzearen alde. Aurreikusi diren gizarte alderdiak, besteen artean, honakoak izan dira: gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin lotura duten berariazko ekintzak aplikatzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako Plan bat diseinatu eta aplikatzeko konpromisoa hartzea eta genero-ikuspegia kontuan hartuta eta sexu-berezitasunetara egokituta, lan-arriskuak eta lan-osasuna prebenitzeko neurriak hartzeko konpromisoa hartzea.

Albiste guztiak