pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak lanean jarraitzen du bere instalazioetan ingurumen-hobekuntzakekin
22
Mar
2017

Legazpiko Udalak lanean jarraitzen du bere instalazioetan ingurumen-hobekuntzakekin

Duela gutxi Obra-lantaldeak 2016ko ikuskaritza gainditu du eta joan den astean udaletxearen eraikinak  

Duela gutxi Obra-lantaldeak 2016ko ikuskaritza gainditu du eta joan den astean udaletxearen eraikinak  txanda izan zen.

 

Eta ikuskaritza hori ere gainditu egin dugu, SGS kanpoko ikuskatzailearen aurrean ondorengo helburuak bete direla egiaztatu baitugu:

 

  • Elektrizitate kontsumoa jaitsi egin da, fotokopiagailuak gauean itzaltzeko  sistema automatikoa ezarri delako eta komunetako korridoreetan presentzia detektoreak jarri direlako.

  • Herriko ekitaldi eta txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliz,  106 kg plastiko sortzea saihestu da.

  • Garbigunera eraman ordez, 35 ordenagailu gizarte-enpresa bati eman dizkiogu berrerabili ditzaten. Horrela, 245 kilogramo hondakin elektroniko Garbigunean ez ustea lortu da.

  • Paper kontsumoa %38 murriztu da

Albiste guztiak