pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aurten apirilaren 30ean egingo da famili bazkaria eta Saniko koadrilak prestatuko du menua
08
Api
2017

Aurten apirilaren 30ean egingo da famili bazkaria eta Saniko koadrilak prestatuko du menua

Apirilaren 30ean, igandea, 14:30etan 

Apirilaren 30ean, igandea, 14:30etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen famili bazkaria, jaiak famili giroan bizi asmoz. Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan Saniko koadrilak menua prestatuko du: paella eta tiketak aurrez jarriko dira salgai 5€tan Oilarra, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan, apirilaren 23rarte. Postrea ere izango da, baina edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu.Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko kontenedoreak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.

 

Eguna borobiltzeko, hona bazkal aurretik eta ondoren familia giroan gozatzeko izango diren ekitaldiak:

 

11:00: Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketa Danantzako Herri bolatokian, Danantzako Bola Elkartearen laguntzarekin.

12:00: Elutxa Txaranga kalez kale.

13:00:  Legazpi Musika Bandaren kalejira.

16:00: Haur-familientzat Korri eta Xalto pailazoen “Show berria prestatzen” emanaldia, Euskal Herria plazan. Euria balitz, Azokan.

18:30: LEK Legazpiko Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Elutxa Txarangaz lagundurik.

Albiste guztiak