pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikasgela berriro martxan
27
Aza
2017

Ikasgela berriro martxan

Abenduko lehenengo asteburuan hasiko da

Abenduko lehenengo asteburuan hasiko da.

 

Eskaerei entzuna emanez,

ikasgela zerbitzuaren denboraldia aurreratzea erabaki du udalak.

 

Horrela, larunbatean, abenduaren 2an irekiko da Bikuña Jauregiko ikasgela.

Hasiera batean abenduko asteburuetan eta zubian irekiko da

eta abenduaren 26tik urtarrilaren 26ra bitartean

astegunetan eta asteburuetan.

 

Zerbitzua egun hauetan eskainiko da:

-          Abenduko asteburuak eta zubia: 2-3; 6-10; 16-17; 22 (ostirala) eta 23.

-          Abenduaren 26tik urtarrilaren 26ra, etengabe, astegunetan eta asteburuetan, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 izan ezik. Egun horietan itxita egongo da eta.

 

Ordutegia:

-          Astegunetan: 8.00 - 20.00

-          Larunbat eta igandetan: 9.30-20.00

 

Dakizuenez, Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren

18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.

 

Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da

sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea.

Horretarako Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo dezakezue,

azaroaren 27tik aurrera, 7.30etik 15.00etara.

 

Aurreko denboraldian 32 lagunen eskaera jaso genuen.

Gehienak unibertsitateko ikasleak ziren,

nahiz eta batzuk bazeuden ikasketak amaitu

eta oposaketak prestatzen hasi zirenak ere. 

Albiste guztiak