Garagunekoek egin dute Gizarte Zentroan jartzeko.
Legazpiko Garaguneko kideak Legazpiko herriari ekarpenak egiteko prest egoten dira.
Urte hasieran Udalarekin adostu zuten Gizarte Zentrorako zuhaitza egitea.
Orduan dei egin zuten herritarrok erabilitako kafe kapsulak Garagunera eramateko.
Horiek hustu eta garbitu dituzte eta Gabonetako zuhaitza egin dute.
Zuhaitza Gizarte Zentroko sarreran jarri dute legazpiar guztiok disfrutatu ahal izateko.
Egin duten lana asko baloratzen du Udalak:
· Materialak berrerabili dituztelako
· Garaguneak Legazpiri ekarpen berri bat egin diolako.
Aurreko urteetan ere, materialak berrerabiliz, herria apaintzeko zenbait lan egin dituzte:
· plastikozko botilekin egindako udal balkoietako apaingarriak
· Herritarren Arreta Zerbitzuko zuhaitza
· Udaletxeko balkoiak paintzeko inauterietako apaingarriak
Eskerrik asko!