pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako haur parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4.
29
Abe
2017

Gabonetako haur parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4.

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

Tradizioari jarraituz,

aurtengoa 20. urtea da

Legazpiko udalak

Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.

 

Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,

2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan.

Honakoa da ordutegia:

Urtarrilak 2 eta 3: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10:30-13:30.

 

Txu-txu trena, Euskal Herria plazatik

Laubide oinezkoentzako guneraino

bueltaka arituko da eta doakoa izango da.

 

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan

jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa da.

Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,

beste 2 euro ordaindu beharko dira.

 

Hauxe da bertan topatuko duzuena:

-       Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka, psikomotrizitateko aparailuekin, etxetxoa, balantzinak eta mahai joko interaktiboez osatuta, lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunea: puzgarria, txirrista eta 3 ohe elastikoak.

-  11-14 urtekoen gunea: txirrista eta zezen mekanikoa.

 

-       Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunea: Formula 1eko simulagailua, Hegaldi simulagailua, Guitar hero, Xbox, Play, Arcade eta Wii 3D.

Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.

 

-       Azokako arkupetan:

-  6-14 urtekoen gunea: Trizikloen pista, Pedaletako karts pista, Puntuazio-atea eta 6D Zinea.

 

Gurutze Gorriko anbulantzia ere

saio guztietan izango da.ERTSO

Albiste guztiak