pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egutegiko abenduko txokoaren erantzuna “Arrobi iturria”
04
Urt
2018

Egutegiko abenduko txokoaren erantzuna “Arrobi iturria”

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “Arrobi iturria” 

Nola iritsi gaitezke Arrobi iturrira?

 

Aztiria auzotik abiatuko gara eta iturriaren ondoan dagoen langa pasatuz,  hormigoizko pista jarraituko dugu bordaraino. Han gaudela, ezkerrera dagoen pista hartuko dugu eta gora eginez Zabaraineko muinora iritsiko gara. Txabolaren eskuinaldetik irteten den bidea hartuta gailurrera iritsiko gara. Bertan hauek aurkituko ditugu:  erpin geodesikoa, oroigarrizko plaka bat eta postontzia.

Aurrera egingo dugu behera doan bide oso aldapatsutik; pista batera iritsiko gara eta eskuinera egingo dugu Salobietako txabolara iritsi arte.

Txabolara iritsi aurretik ezkerrera utziko dugu pista eta ehiztariek erabiltzen duten bidezidorra hartuko dugu, ondoren berriro pistara itzultzeko. Aurrerago ezkerraldean utziko dugu pista eta gailur-lerroa hartuta, lehenbizi Oamendiko postontzira eta, ondoren, Arripilaetara iritsiko gara. Bi horien artean trikuharri bat ikusiko dugu.

Aldapatik behera muinora iritsiko gara. Eskuinaldeko pista hartuko dugu pista nagusira iristeko eta parean pista gurutzatuz, Arrobi iturria eta 1917ko data duen artzain-txabola ikusiko ditugu.

Pista nagusira itzuli eta bertatik jarraituz Salobietako eta Zabaraingo txaboletatik igaroko dugu. Ondoren, igo dugun bide bera hartuko dugu Aztiria auzora itzultzeko.

Altitudea: 801 m.

 

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

 

X: 555804             Latitudea: 42º 59´58´´N

Y: 4760966           Luzera:      02º 18´55´

 

PLANOA IKUSI

 

TRACKERRA IKUSI

Albiste guztiak