pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika 2018. Azken txanpa
19
Aza
2018

Azaroan Musika 2018. Azken txanpa

Santa Zezilia eguna ospatzen den astean, bost musika ekitaldi 

 

Santa Zezilia eguna ospatzen den astean, bost musika ekitaldi

 

Azaroaren 22an, ostegunean, dugu Santa Zezilia eguna, musikarien zaindari, eta Azaroan Musika Zikloaren aitzakia.

 

Astea musika emanaldiz betea datorkigu:

 

  • Azaroaren 20an, asteartean, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira egingo dute.
  • Azaroaren 21ean, asteazkenean, “Cyrano de Bergerac” operaaren 2. zatia eskainiko da Kultur Etxeko areto nagusian.
  • Azaroaren 24an, herriko 4 musika taldeen Santa Zezilia kontzertua izango da Parrokian, 19:30ean.
  • Goiz Deia Txistulari taldeak, hileko azken igandeko kalejira aurreratu, eta azaroaren 24an erdigunean egingo du kalejira, 18:30etan, herritarrak Santa Zezilia kontzertura gonbidatu asmoz.
  • Azaroaren 25ean, igandean, 12:30ean Latxartegi Artoan, egingo da aurtengo azken emanaldia. Juan Mari Beltran eta lagunek “Euskal Herri musika eta soinu tresnak” kontzertu didaktikoa eskainiko dute.

Albiste guztiak