pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Grabaketarako eta Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzak
30
Uzt
2019

Grabaketarako eta Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzak

Legazpiko udaleko  Gazteria Zerbitzuak urtero-urtero

bi motatako diru-laguntzen deia zabaltzen du:

Grabaketak egitekoak eta Aisialdiko prestakuntzarako direnak.

Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko,

udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

 

Grabaketak

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak 11.urtez,

herriko musika taldeentzat diru-laguntzak eskainiko ditu.

 

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.

Lehentasuna izango dute:

  • lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,
  • adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek,
  • euskaraz sortutako grabazioak.

 

Orain arte 13 taldeek jaso dute diru-laguntza mota hori.

Batzuk behin, urte 1ean jaso dute diru-laguntza:

  • Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011),
  • Doinua Musika Eskolako Big Band (2012),
  • Vancouver (2013), Deaf Squad (2013),
  • Elustondo anai-arrebak (2015) eta Iñaki Gurrutxaga (2016)
  • John Dealer & The Coconuts (2018) eta The Nekrobabies (2018)

Beste batzuk bitan, 2 urtetan:

  • Elbereth (2009 eta 2017), D-Pintxos (2012 eta 2014),
  • One Way Rock (2013 eta 2017) eta Alaitasuna Errondaila (2014 eta 2017).

 

Udalak 2009tik 2018ra bitartean

Grabaketarako 14.501,00 euroko diru-laguntzak eman ditu.

 

Aisialdiko prestakuntza

Bestalde, Gazteria zerbitzuak, 9.urtez,

2018-2019 ikasturtean herritik kanpo

Eusko Jaurlaritzaren izendapen ofiziala duen

Aisialdiko Begirale edo Zuzendari ikastaroa

burutu duten herritarrentzako bekak ere emango ditu.

 

Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da.

 

2009tik 2018ra bitartean 17 gaztek jaso dituzte horrelako bekarik

eta udalak 3.426,50 euro banatu ditu

Aisialdiko Begirale nahiz Zuzendari ikastaroa egiteko

eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen titulua lortzeko.

 

Behean dirulaguntza-mota bakoitzaren inguruko informazio zehatza:

Grabaketarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura:

http://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.13

 

Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura:

http://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.14

Albiste guztiak