pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Txinpartak ale bereziaren aurkezpen ekitaldia: Carlos Ausserladscheiderren omenez
18
Abe
2019

Txinpartak ale bereziaren aurkezpen ekitaldia: Carlos Ausserladscheiderren omenez

Abenduak 19, osteguna, 19:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

Abenduak 19, osteguna, 19:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Laister beteko da Carlos Ausserladscheider Txo!-legaren heriotzaren lehen urteurrena.
Bere zenbait artelan (margo eta idatziak) biltzen dituen publikazioa Legazpiko Kultur Etxean aurkeztuko da abenduaren 19an 19:30tan.
40 orrialde hauek Manolo Salmerón-ek maketatu ditu. Burdinola elkarteak argitaratzen duen “Txinpartak” aldizkariaren ale berezia izango da, Legazpiko udalaren eta Arkatza elkartearen laguntzari esker kaleratuko dena.
Carlosen lanen bilduma honen bidez bere artelanen irakurketa berri eguneratua proposatzen da, bere lana ezagutzera emateko eta dagokion lekuan kokatzeko asmoz.
Publikazioa Joan Kruz Ileapaindegian eskuratu ahal izango da 5€-ren truke.
Edizioa bultzatu duen batzordeko kideak Juan Mari Burguera, Joan Kruz Fernández “Pelu”, Andres Mena, Gorka Salmerón eta Manolo Salmerón dira.
(Burdinolako kideek ale bat jasoko dute)

Albiste guztiak