pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ILINTIren gabonak.
23
Abe
2019

ILINTIren gabonak.

Abenduaren 11tik 23arte, Ilintiko komertzioetan erosketak egitean, bezeroari 100€ko 10 baleren zozketan parte hartu ahal izateko txartelak banatu ziren.

 

Txartel hauen zozketa gaur, abenduak 23, eguerdiko 13:30 Laubideko peatonalean egingo da. Bertan, bezeroek beraien txartelaren zati bat zozketa sakuan sartu beharko dute eta beste zatiarekin geratu.

 

Guztira, 10 zenbaki aterako dira eta sarituak momentuan bertan erakutsi beharko du txartel irabazlea. Saritua bertan egongo ez balitz, beste zenbaki bat aterako da 10 saridun egon arte.

 

Giroa alaitzeko musika egongo da eta txorizo ogitartekoa banatuko da Laubiden zozketa egunean.

 

Bale hauek 2020ko urtarrilaren 31 arte erabili ahalko dira Ilintiko komertzio guztietan.Aurten, sorpresa emango diegu euren dendak itxi dituztenei, eta modu horretan aprobetxatuko dugu publikoa dagoela Legazpiko errealitate komertziala bistaratu dadin.


 

Albiste guztiak