pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren larunbatean, otsailak 3, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean
27
Urt
2024

Datorren larunbatean, otsailak 3, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean

Izen-ematea online otsailaren 1era arte

 

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolas Kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, otsailak 3, 17:00etan Kultur etxean. Gutxi gorabehera 18:30ak aldera amaituko da.

 

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, otsailak 1, 14:00ak arte.

 Izen ematea 

Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik. Parte-hartzaile guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.

 

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Albiste guztiak