pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Santikutzetako "ganadu feriko" salmenta postuen izen-ematea (artisauak, baserriko produktuak, beste batzuk)
20
Ots
2024

Santikutzetako "ganadu feriko" salmenta postuen izen-ematea (artisauak, baserriko produktuak, beste batzuk)

Maiatzak 2an ospatzen da feria eta Izen-ematea zabalik dago, martxoaren 15era arte

 

Inguruko artisau, zein saltzailek bere produktuak erakusten dituzte Legazpiko ganadu ferian (maiatzak 2). Zeramika, bitxigintza eta baserriko produktuak,  denetarik dago ikusteko, dastatzeko eta erosteko.
Azokan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoaren 15a.


Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.

Martxoaren amaierarako jasoko duzue zuen eskaeraren erantzuna.

 

Izena emateko

 

Albiste guztiak