pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pianoaz gozatzen Topaketa . 82 ikaslek hartuko dute parte
22
Ots
2024

Pianoaz gozatzen Topaketa . 82 ikaslek hartuko dute parte

Larunbatean, otsailak 24, izango da Latxartegi aretoan, 9:30etik 14:00etara

 

Orain dela urte batzuk, pianoko ikasleek Andoaingo jaialdian parte hartzen zuten, baina hura egiteari utzi ziotenetik, musika eskolak beste irtenbide batzuk bilatzen hasi ziren. Horrela, joan den urtean Debagoieneko musika eskolek topaketa bat antolatu zuten Oñatin, eta 100 ikaslek hartzu zuten parte.

Aurten, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) eta Musika Eskolek eta piano-irakasleek lekukoa hartu dute eta Pianoaz gozatzen Topaketa antolatu dute. Helburua, ikasleek pianoaz gozatzea eta partekatzea da.

Horrela, otsaileko azken asteburuan pianoko ikasleak lurraldeka edo eskualdeka elkartuko dira 8 herri ezberdinetan: Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Durango, Gasteiz, Lezo, Zarautz eta Legazpin. Guztira 450 ikaslek hartuko dute parte.

Legazpiko piano-topaketa Doinua Musika eskolaren bidez eta Legazpiko udalaren babesarekin antolatu da. Larunbatean, otsailak 24, izango da Latxartegi aretoan, 9:30etik 14:00etara. 82 ikaslek hartuko dute parte, eta ikasle gehien bilduko dituen herria izango da.

Zumarraga, Eibar, Elgeta, Elgoibar eta Legazpiko pianistak arituko dira, eta Doinua Musika Eskolatik, gazte eta helduen artean, 18 ikaslek hartuko dute parte.

 

Topaketetan interpretatuko dituzten lanak, euskarazko lanak eta emakumeek sortutakoak izan daitezen bultzatu nahi izan da. Topaketa irekia eta doakoa da.

Zatoz pianoaz gozatzera!

 

Albiste guztiak