Liburutegian dauden arauen arabera, denboraldi zehatz baterako hainbat dokumentu jasotzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei. Gehienez 6 material maileguan hartu ditzakezu: liburua, ikus-entzunezkoa eta aldizkaria.
Tipologia
Material mota bakoitzeko gehienez 3 ale. Adibidez:
3 liburu + 3 ikus-entzunezko
3 aldizkari+ 3 liburu...
Euskal Liburutegi Sare Nazionaleko (ELSN) beste liburutegietan ere materialak hartu ditzakezu, guztira gehienez 16 izan ditzazkezu.
Epeak, luzapenak, erreserbak
Dokumentua | Epea | Luzapena | Erreserba |
Liburua | 21 egun | Bai | Bai |
Aldizkaria, ikus-entzunezkoa | 7 egun | Bai | Bai |
Beste mailegu batzuk
Liburutegi Arteko Mailegua
Legazpiko Udal Liburutegian ez dauden liburuak beste biblioteka batetik ekartzea eskatu dezakezu, gehienez 2 aldi berean. Bete beharreko inprimakia.
Erakundeei mailegua
Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.
Baldintzak
Mailegua erabiltzeko beharrezkoa da bazkide txartela aurkeztea. Imprimakia.
Ordenagailu portatilak, tabletak, liburu elektronikoak
Irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko bide berriak eskeini nahian, liburu elektronikoen irakurgailuak(eReader), tableta elektronikoen eta ordenagailu portatilen mailegu zerbitzua dago irakurleen eskura. eReader eta tabket imprimakia.
Buzoia
Liburutegia itxita dagoenean edo ordutegi barruan entregatu ezin diren maileguak itzultzeko, Kultur Etxearen sarreran dagoen buzoian utzi daitezke dokumentuak.