pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Herriko historia

Liburutegiko bilduma

 

Legazpiko herriarekin zerikusia duten dokumentu mota ezberdinak daude liburutegiko Herriko Historia bilduman. Liburuak eta aldizkariak dira batez ere, eta herriaren alderdi historikoak, geografikoak, demografikoak, etnografikoak etab. jasotzen dituzte.

Lotura honetan ikusi daitezke bildumako aleak zeintzuk diren:

 

Ikusi Herriko Historia bildumako tituluak (Legazpiko Udal Liburutegian daude)

 

saturnino telleriaren liburutegi pribatua (lEGAZPIAR MEDIKUA.- 1880-1947)

Herriko mediku bezela arituz gain, Legazpiri buruz hainbat argitalpen "pertsonalen" egilea izan zen.

 

Ikusi Saturnino Telleriaren liburutegi pribatuaren tituluak (Legazpiko Udal Liburutegian daude)

 

Burdinola elkartearen argitalpenak

1993. urteko irailean sortu zen Burdinola Elkartea helburu nagusi honekin: “Legazpiko kulturaren alderdi jakin bat sustatzea, burdin industriarekin lotutako iragana eta oraina”. Lehen talde eragileak garbi zeukan gure herria ezin zela burdingitzaren eraginik gabe ulertu eta ildo hori jorratzea ezinbestekoa ikusi zuen. Ondorengo taldeek, baina, burdingintzaren ikuspegi hori zabaldu egin zuten, bazkide, laguntzaile eta herritar gehiagoren ekarpena jaso ahal izateko. Metalurgiarekin estuki lotutako kontuez haratago, kultura ikertzeko, berreskuratzeko eta zabaltzeko bideari ateak zabaldu zizkioten.

Burdinola elkartearen argitalpenak eskura dituzu ondorengo loturan. Burdinola elkartearen argitalpen-produkzioa CC BY lizentziarekin erakutsiko da.

 

Burdinolaren argitalpenak (on line)

 

legazpiri buruz argitalpen gehiago on line

Legazpiko Udaleko web orri honetan, "ezagutu" atalean duzu informazio gehiago Legazpiri buruz.