630 pertsonek hartu dute parte 2019an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen

Domingo Agirre eskolako haur parkea konpontzeko proiektua izan da boto gehien jaso dituena.
Joan den azaroaren 22an bukatu zen Udalak martxan jarritako parte hartze bidezko prozesuan proposatu ziren 13 inbertsio-proiekturen artean aukeratzeko botoa emateko epea.
Hona hemen bozketaren emaitza:
281 | Domingo Agirre Eskolako haur parkea berritzea |
277 | Aizkorri kaletik eta botikatik Itxaropen auzora doan eskailera konpontzea |
276 | Kiroldegiko 2 zenbakiko gimnasioan klimatizazio eta kanpoko aireztapen sistema ipintzea eta igerilekurako sarbidea hobetzea |
254 | Futbol zelaiko aldagela zaharrak berritzea |
140 | Latxartegi parkeko erdigunean dagoen etxola berritzea eta Haztegi ikastolatik gertu dauden zutoinak kentzea |
117 | Arantzazuko haurreskolako haur parkea berritzea |
113 | Itxaropen 14-17 eskailerak konpontzea |
110 | Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide 18ra bidea egitea |
99 | Mirandaolako parkeko mahi gunea berritzea |
89 | Latxartegi parkean berez garbitzen diren komunak ipintzea |
54 | Udal Kiroldegian eguzki-panel fotoboltaikoak ipintzea |
24 | Plaza konpontzeko 1. fasea |
16 | San Juan kaleko 11-12-13 atarien espaloia konpontzea |
Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz,
Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.