Kokapena eta ezaugarriak
Legazpi, Gipuzkoako hegoaldean kokatuta dagoen euskal udalerria da. Urola Garaian, hiru euskal probintzien artean finkatzen da: Donostia 64 Km-tara; Bilbo 75 Km-tara; eta Vitoria-Gazteiz 55 Km-tara. Aizkorri-Aratz natura-parkeko magal ederrean kokaturik, Urola ibaiak zeharkatzen du herria 12 Km-etan zehar.
Legazpik 42,2 Km2-ko azalera du, 417 m-ko altitudea, eta gaur egun 8.471 herritar ditu (2024ko errolda). Legazpiren idatzizko lehenengo aipamen zehatza 1290. Urtekoa da, baina ziur asko erdigunea 1608. Urtean eratu zen, Segurarekiko banaketarekin; gordetzen den planorik zaharrena 1805ekoa da. 1920. urtera arte gutxi dira Legazpin eman ziren aldaketak, eta industriaren haztea izan zen Legazpiren zabalera ekarri zuena. Horrela, gure udalerriak burniaren eraldaketarekin harreman estua izan du beti, baso-aberastasuna eta inguruko meatze-jardueraren mesedearekin.
