Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Herriko jaiak

Herriko jaiak

Maiatzeko “Santikutzak” (herriko jai nagusiak)

Maiatzaren 3a, Santikutz Eguna, dugu herriko zaindari eta egun horren inguruan ospatzen ditugu jai nagusiak. Legazpiko herri festek Mirandaolako gertaera dute iturburutzat. Herrikoiak, herriko elkarte eta taldeek, udalarekin bat antolatzen dituzte, apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 1, 2 eta 3an. Jaiek egun hauek gertuen dituzten asteburua ere hartzen dute eta  Santikutz Txiki eguneko (Maiatzak 4) hurrengo igandean egiten den Mirandaola Egunak ematen die amaiera. 

Auzoetako jaiak

Herriko hainbat auzotan, bertako bizilagunek sustaturik, auzoetako jaiak ospatzen dituzte. Hona hemen zeintzuk diren: Ekaineko 2. edo 3. asteburuan Egialde Auzoan; eta zaindari egunaren gertukoen den asteburuan ,San Joanetan (ekainak 24) Telleriarte auzoan, uztailaren 18an, Santa Marina jaiak Aztiri Auzoan, San Inaziotan (uztailak 31) San Ignazio auzoan eta San Agustinetan (abuztuak 28) Brinkola auzoan.

Agorreko “Santikutzak” (herriko jai txikiak)

Irailaren 14an berriz, Agorreko Santikutz eguna dugu, eta hala iraileko 2. Asteburu osoan Agorreko Santikutz jaiak ospatzen dira.

Irailaren 14aren ondorengo igandean Korostiagara igoera eta erromeria egiten dira. 

Hauek ere herriko elkarte eta taldeek, udalarekin bat antolatuak dira.

Festak eta ekintza bereziak