Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Kultur etxea

Kultur etxea
Helbidea Latxartegi, 3. 20230 
Telefonoa 943 737 202
Email This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 20:30etara.
(Uztailean 9:00etatik 14:00etara. Abuztuan itxita, Liburutegia bakarrik egoten da irekita 10:00etatik 14:00etara).

Bertan daude Udal Liburutegia (2. Solairuan), KZgunea (1. Solairuan), Gazteentzako Informazio Bulegoa (behe solairuan) eta Nerabe Zerbitzua (sotoan). Gainera bertan dute egoitza finkoa Arkatza Elkarteak (Marrazketa eta Pintura eskolak bertan eskaintzen ditu) eta Ikatza Argazkilari Elkarteak ere. 

Kultura eta Hezkuntza eta Haur, eta Nerabe eta Gazteria Zerbituen bulegoak ere bertan daude kokatuta, behe solairuan.

Horiez gain, bertan dituzu:

ERAKUSKETA ARETOA

Hamabostero egoten dira erakusketak. Egutegia osatzeko, kultura sailak antolaturikoez gain, artistek edo erakundeek ere eskatu dezakete aretoaren erabilera erakusketa jartzeko. Eskariak urtebete lehenago egin behar dira, artistaren kurrikuluma eta erakusgai jarriko den lanaren irudiz osaturik.

Erakusketen ordutegia: lanegunetan, (astelehenetik ostiralera) 17:00etatik 20:00etara. 

BILERA GELA

Bertan egiten dira Gazteria, Hezkuntza, Jai eta Kultura lan taldeen bilerak. Horrez gain, egoitza finkorik ez duten talde eta elkarteek ere erabiltzen dute gela hau beren bilerak egiteko. 16 lagun har ditzake gehienez ere. Bileretarako aproposa. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake. Eskariak astebete lehenago egin behar dira gutxienez.

IKASTARO GELA

Bilera gela txiki geratzen denean, honako hau erabiltzen da lehen aipaturiko bileretarako, baina batez ere Udaleko hainbat sailek antolaturiko ikastaroetarako erabiltzen da. 30 lagun har ditzake gehienez ere. Horrez gain. zenbait ekitaldi txiki egiteko ere baliatu daiteke. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake. Eskariak gutxienez astebete aurretik egin behar dira.

ARETO NAGUSIA

Ekitaldi gune nagusia duzu honako hau. Bertan burutzen dira Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloak, hileroko ikus-entzunezko emanaldiak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, prentsaurrekoak, eta formatu txikiko kultur ekitaldiak oro har. 80 lagun har ditzake gehienez ere. Gehienetan ekitaldietarako erabiltzen bada ere, bilerak eta ikastaroak egiteko ere aproposa da. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake. Eskariak gutxienez astebete aurretik egin behar dira.

Kultur Etxeko gelak erabiltzeko fitxa - eskaera