Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Legazpi auzoetatik

Legazpi auzoetatik

LEGAZPI AUZOETATIK, auzoetara udal kudeaketa hurbiltzea, auzotarren beharrak zuzenean ezagutzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duen ekimena da. Prozesu horren baitan udal arduradun politiko zein teknikariek Legazpiko auzoak bisitatu dituzte bizilagunekin batera. Ibilbide horietan hiri-ingurunearen hobekuntzarekin, mugikortasunarekin, espazio publikoekin eta tokiko intereseko beste gai batzuekin lotutako hainbat gai jorratu dira. Ostean, mokadutxoa eskaini da, bisitaldian ikusitako gaiei buruz hitz egiten jarraitzeko, giro informalean.
Prozesuan herria auzo ezberdinetan banatu da:

1. Itxaropen. 2025-02-11

2. Aizkorri, Bikuña. 2025-03-27

3. Lanaren hiribidea, San Jose, Arantzazu, Elbarrena. 2025-04-10

4. Brinkola eta inguruak. 2025-05-29

5. Zaldu. 2025-06-05

6. Urtatza 2025-06-19

7. Telleriarte eta inguruak. 2025-10-02

8. San Ignazio, San Martin. 2025-10-30

9. Erdialdea. 2025-11-27

10. Laubide, San Juan. 2025-12-18

Parte hartze prozesuak