Ongi etorri gida
Ongi Etorri Gida berria, herrian erroldatzera datozen pertsonei udalerriak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio funtsezkoena eskaintzea helburu duen baliabidea da.
Gida sei hizkuntza-konbinaziotan eskuragarri dago. Formatua elebiduna da, euskara oinarrizko hizkuntza izanik, honekin Udalak hizkuntza-aniztasunarekin eta integrazioarekin duen konpromisoa islatzen duelarik.
Euskara - Ingelesa (formatu digitalean bakarrik eskura daiteke)
Gida bat baino gehiago: ongietorri proiektu bat
Lan hau duela hilabete batzuk hasi zen, gida bat egiteko helburuarekin, eta denbora honetan harrera eta ongietorria egiteko proiektu zabalagoa bihurtu da. Horrela, gida hau jasotzeaz gain, erroldatutako pertsona berriek hainbat nazionalitatetako “enbaxadore” diren herritarrekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, udalerrian egingo dituzten lehen urratsetan gertuko laguntza eskainiko dietenak. "Enbaxadoreen lana funtsezkoa da. Hauek izango dira herrikideei lehen ongietorria zuzenean egingo dietenak, hasiera-hasieratik gure komunitatearen parte direla sentiaraziz; etxean daudela", azaldu zuen Miryam Galilea zinegotziak. Gida Legazpik dituen zerbitzuak hobeto ezagutzen lagunduko dien euskarria da, modu zuzen eta erakargarrian; baina Legazpi askoz gehiago da eta enbaxadoreak arduratuko dira hori erakusteaz".
Legazpi herri anitza da, gaur egun 52 nazionalitateko pertsonak bizi dira bertan, eta momentuz 13 enbaxadore ditu harrera lan garrantzitsu hau egiteko. Harreman hori errazteko, Udalak bulego espezifiko bat jarri du gizarte-zentroan.
Hondurasko, Kubako eta Peruko enbaxadoreek hitza hartu zuten ekitaldian, taldearen ordezkari gisa, ekimena eskertuz eta proiektu honetan interesa agertuz. Udaletik eskertu nahi dugu "enbaxadore guztien" inplikazioa hasiera-hasieratik, honekin aurrera egiteko duten gogoa eta energia, eta hasieratik jarri duten indarra eta maitasunagatik, hemendik aurrera herrira iristen diren pertsona guztiak lehen minututik legazpiar senti daitezen.
Azkenik, proiektu honen urteroko itxiera gisa, Udalak urtarrilean ongietorri-ekitaldi ofizial bat antolatuko du aurreko urtean erroldatu direnentzat, alkatearen esku, Legazpiko Udaletxean. Bideo bat ere egin da, herria eta bertako paisaiak gehien identifikatzen dituzten tokiak erakusten dituena.
Hona hemen orain arteko enbaxadoreen zerrenda osoa:
KUBA: Sonia Horrego
HONDURAS: Jeovany Soliman
PERU: Cynthia Vera
KOLONBIA: Karen Montes
MENDEBALDEKO SAHARA: Tkeira (Laila) Bumorah
SENEGAL: Ousman Ndiaye
NIKARAGUA: Karen Salgado
COSTA RICA: Carolina Lara
DOMINIKAR ERREPUBLIKA: Elizabeth Cuello
ARGENTINA: Alan Nicolás Diaz
VENEZUELA: Mariana Eguibar
PAKISTAN: Mohamad-Zaki Ahmad Bibi
MAROKO: Houda Arada.