HAZ
HAZ- Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
| Helbidea | Legazpiko Udala - Euskal Herria plaza 1 |
| Telefonoa | 943 73 70 30 - 010 herri barrutik |
| Emaila |
Zerbitzuak
- Biztanleen udal erroldako tramiteak*
- Erregistroa: Udal erregistroan sarrera-irteerak (emailez bidalitako dokumentuak ez dira onartzen) eta beste administrazio publikoetara dokumentuak bidali (SIR)
- Zergak, tasak eta isunak: ordainketak, kopiak, hobariak
- Baimenak eta lizentziak: obrak, komunikazioak, pasabideak,...
- Izen-emateak: ikastaroak, ekitaldiak, udal-lokalak...
- Galdutako gauzak jaso eta kudeatu
- Konpultsak
- Eskerrak ematea, kexak, iradokizunak...
- Hitzorduak Alkatearekin, zinegotziekin eta Udal teknikariekin
- Birziklatzeko txartelak (Sasieta)
- Ordenagailua herritarren eskura
- Egokitutako langune bat audifonoa erabili behar duten pertsonentzat
- Iragarki taula udalerriko taldeentzat
- Bulego elektronikoa errolda agiri eta ordainagirientzat **
- Wifi sare doakoa arreta zerbitzuan
* BIZTANLE-ERROLDA
Herrian bizi diren pertsona guztiek egon behar dute udal-erroldan inskribatuta. Herrian erroldatzean, herritarren zenbait eskubide lortzen dituzte: adingabeak eskolatzea, osasun-laguntza, gizarte-zerbitzuek eskaintzen dituzten baliabideetarako sarbidea, etab.
Errolda agiriak eskuratzeko ondorengo hiru bide hauek ditugu zuen zerbitzura eta alta eta helbide aldaketak burutzeko, egoitza elektronikoa edo aurrez aurre udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoa.
1. Egoitza Elektronikoa
Ziurtagiri digitalarekin identifikatuz eskuratuko dugu momentuan bertan.
Laguntza gisa, hona hemen hainbat eskuliburu:
2. ** HAZ eta Laubide 4en ditugun bulego elektronikoetan
Ordutegia: 7.30etik 20.30etara
NAN edo pasaportea eskaneatuz egiten da identifikazioa eta momentuan eskura daiteke errolda agiria paperean eta baita ordainagiriak kontsultatu eta ordaindu ere
3. Udaletxean, HAZ bulegoan, Herritarren Arreta Zerbitzua
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.