Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

KZGunea

KZGunea
Helbidea Kultur Etxea, Latxartegi 3
Telefonoa 943 02 36 63
Emaila

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Webgunea

www.kzgunea.eus/eu/hasiera

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu. Kzgunea internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazio egokiz hornituta dago eta honako hauetaz baliatzeko aukera izango duzu:

e-Adminiztrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta Soinua, Sare Sozialak 2.0 eta Software librea. Horiez gain BakQ ziurtagiria bertan eska dezakezu, zure elkarteko Web orria sortzeko aukera eskaintzen dizu eta IT Txartela azterketak ere bertan egiteko aukera izango duzu. Nabigaziorako gune bat ere eskura duzu.

Nabigaziorako ez beste zerbitzu guztietarako, hitzordua eskatu behar duzu, https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua klikatuta edo zentroko telefonora deituta: 943023663.

Telefono arretarako ordutegia hezitzaileen ordutegi bera izanen da.

Guzti hori bi gune berezitan:

  • Nabigazio gunea: ordutegia: 9:30-13:00 / 16:00-20:00 (Uztailean: 9:00-14:00. Abuztuan itxita).
  • Ikastaro gunea: 9:00-13:00 (urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, urria eta abendua) / 16:00-20:00 (otsaila, apirila, ekaina, iraila eta azaroa). Abuztuan itxita. Hileroko doako ikastaro eskaintza.

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez.

Astero gai ezberdinei buruzko 2 hitzaldi egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Informazio gehiago

Otsaileko programazioa

Zerbitzuen katalogoa

Formakuntza ibilbideak

Formakuntza eskaintza

Internet bidez, ikastaroetan izena emateko

KZGuneko instalazioak erabiltzeko eskaera

2026ko egutegia