Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Gazteentzako informazio bulegoa

Gazteentzako informazio bulegoa

Zer da?

Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoa haur, nerabe eta gazteen intereseko gaietan espezializatutako informazio eta orientazio zerbitzua da. Legazpiko udalak zerbitzua beraien eskura jarri du dohainik.

Kalitatezko informazioa eskaintzen dugu, osoa, eguneratua, praktikoa eta erabiltzeko erraza. Gainera, intereseko izan daitekeen edozein berri ematen dugu: bekak eta diru-laguntzak, lana, enplegua, oposizioak, prestakuntza, ikastaroak, aisia eta astialdia, udako ekintzak, turismoa, lehiaketak, elkartegintza, boluntariotza, Europa, osasuna,etab.
 
Nerabeak eta gazteak informazioaren bilaketan prestatuko dugu, informazioa erabiltzerakoan autonomia eta zentzu kritikoa izan ditzaten.  Azken batean, gizarteratzen eta norbere bizitza proiektuaren garapenean laguntza eskaini nahi dugu.
 
Haur, nerabe eta gazteen kezkak, eskaerak, iradokizunak, proposamenak eta ekimenak jaso eta bideratzen saiatzen gara.
 
Informazioa ezagutza da, partekatzen badugu, gehiago jakingo dugu eta aukera gehiago izango ditugu.

Zer eskatzen du?

1. Arreta zerbitzua

Helbidea  Ordutegia  Harremanetarako datuak
Kultur Etxea  Astelehenetik ostiralera
11:00-13:00 
943 73 72 03
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tramitazioak egiteko:

Helbidea  Ordutegia  Harremanetarako datuak
Kultur Etxea  Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00
Uztailean
Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:30
943 73 72 02

2. Nazioarteko txartelen inguruko informazioa

  • Gazte-txartela
  • Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC) 
  • Nazioarteko gazte-txartela GO<25 (YIIC) 
  • Aterpetxeetarako txartela: banakakoa, familiarra eta taldekoa 
  • Nazioarteko irakasle- txartela (ITIC) 

Informazio gehiago

3. Udako programei buruzko informazioa eta tramitazioa

4. Ikastaroen izenemateak (Aisialdiko Begirale ikastaroa, etab.)

Ikusi azken berriak

Egin ezazu harpidetza Gipuzkoako buletinean