Abian da “Legazpi Hiria” Estatu Mailako XVII. Argazki Lehiaketa
2016/04/05

Ikatza Argazkilari elkarteak sustaturiko lehiaketa honetara lanak bidaltzeko epea Apirilaren 30ean amaituko da. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez ere 4 lan aurkeztu ahal izango ditu. Izen emateak 10€tako kostua izango du eta lanen bidalketak web orri bidez egin behar dira www.ikatza.net.