Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Adi, aldaketak Foroko egutegian!

2017/04/22
Adi, aldaketak Foroko egutegian!

Kaixo, lagun:

Legazpiko Agenda 21 Foroaren egutegian aldaketa bat izango dela jakinarazi nahi dizugu.

Pasa den apirilaren 6an Legazpiko mugikortasunaren diagnosia partekatzerakoan zenbait alderdi modu sakonagoan aztertzeko beharra ikusi ondoren, apirilaren 25erako iragarritako saioa bertan behera uztea iruditu zaigu egokiena.

Hori horrela, datozen saioetarako proposamena eta egutegia honela geratzen da:

Saioa

Eguna

Gaia

3 saioa

Maiatzak 18, osteguna

Aldaketa klimatikoa, Eskolako Agenda 21

4 saioa

Ekainak 8, osteguna

Mugikortasun plana: ekintzak proposatzea

*Aipatutakoez gain mugikortasun jasangarrirako planaren eguneratze prozesuak esango digu ekainaren amaieran bosgarren saio bat egitea komeni den edo ez.

Ulertuko duzulakoan, eta zure inplikazioa eskertuz, maiatzera arte agurtzen gara; orduan jasoko duzu, ohiko moduan, hurrengo saiorako deialdia.

Eskerrik asko!