Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Agenda 21 Foroaren bilera: Azaroaren 24an, osteguna

2016/11/17
Agenda 21 Foroaren bilera: Azaroaren 24an, osteguna

18:30etatik 20:00etara Udaleko Batzar Aretoan.

Foroaren aurtengo azken saioan fokua Legazpiko baso publikoen kudeaketan jartzea proposatzen dizuegu.

Izan ere, Legazpiko basoen kudeaketa iraunkorrerako plan berriaidazteko lanak abiatu diren honetan, interesgarria iruditu zaigu:

1.    Agenda 21eko Foroarekin partekatzea:

·      Basoen kudeaketa iraunkorrerako plana zer den eta zertarako balio duen.

·      Legazpiko baso publikoek zer ezaugarri dituzten.

·      Kudeaketa plan berrirako zein iraunkortasun irizpide planteatzen diren.

2.    Jarraian horrekin guztiarekin udalerriko 3 eremu zehatzetan jarduteko alternatiba egokienak eztabaidatze aldera: Lakiola,  Arraseta eta Trikutxeta

 

Deialdia