Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Azkenik, begirale ikastaroa egingo da

2019/07/23
Azkenik, begirale ikastaroa egingo da

Azkenik, Aisialdiko Begirale ikastaroa egingo da.

Hori dela eta, irailaren 13ra arte edo plazak bete arte

matrikulazioa zabalik egongo da.

Aukera emango zaie datorren urtean 18 urte beteko duten gazte guztiei,

Legazpikoa izan edo ez.

Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko

Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroak

150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak ditu

eta euskaraz izango da.

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,

urritik maiatzera bitartean: 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta

Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).

Baita otsaileko asteburu batean ere,

Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean.

►Ikus ezazu ikastaroaren egutegia

Matrikulazioa

Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.

Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Matrikulazioa irailaren 13ra arte egin daiteke

Legazpiko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.

Tel.: 010 herritik / 943 73 70 30 herritik kanpo.

Dokumentazioa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-postara ere bidal daiteke,

baina konfirmazioa izan arte ez da plazarik bermatuko.