Badatoz Hegialdeko jaiak

Ekainaren 9an hainbat ekitaldi egingo dira.
Ekainaren 15, 16 eta 17an izango badira ere,
larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu Hegialdeko jai batzordeak,
giroa berotzen joan asmoz.
Hona egitarau osoa:
Ekainak 9, larunbata:
16:00: IV. Mus Txapelketa
16:00: Xake Txapelketa.
16:00: Haurrentzako tailerrak: margotu, makilajea, …
Ekainak 14, osteguna:
19:30: Doinua Musika Eskolako Konbo eta Big-Bandaren emanaldina.
Ostirala 15
18:00 suziria eta festen hasiera, Maria Redondorekin.
18:10: LEK erraldoi eta buruhandi konpartsa trikitilariekin
18:30: Txorizo pintxo banatzea.
19:00: “Amanecer Rantchera” taldearen emanaldia.
22:00: afari herrikoia
00:00: Carisma Orkestarekin dantzaldia
Larunbata 16
11:00tatik 14:00etara: Haurrentzako Jolasak: ohe elastikoak, puzgarriak, rokodromoa tirolinarekin,…
12:00: Kenpo Kai erakustaldia.
13:00: Alaitasuna Errondailaren emanaldia
14:30: Paella jana.
15:00tatik 17:00etara: Haurrentzako Jolasak.
17:00: goitiberak goiherri inguruan
18:00: “Grup de danses d´Agres” Alikanteko taldearen emanaldia, Korosti Dantza taldeak sustaturik.
20:00: Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia
22:00: Zezen Suzkoa
00:00: Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia
Igandea 17
10:30: Meza Domingo Agirre ikastetxeko jantokian.
12:00: “El torico” entzierroa adin guztietarako
18:00 Herri kirolak
19:30: Txaranga
00:00: Azken traka