2026ko Artile bilketan izena emateko epea martxoaren 13an amaituko da
2026/02/18
Legazpiko Udalak jakinarazten du 2026an Gipuzkoan artile bilketa ekainaren amaiera aldera izango dela.
Aurtengo bilketaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Bilketa DOAN izango da
- Saka bereziak banatuko dira. 60 kg artile sartzen dira bertan eta hauek erdira bete daitezke maneiua errazagoa izateko
- Artilea garbia eta busti gabea jasoko da. Horretarako, lehorpean jaso beharko dira bilketa egunera arte. Artilea moztu bezain pronto sakatan sartzearekin nahikoa da.
- Saka guztiak identifikatuta egongo dira
- Udaberri, uda bitartean egunak eta bilketa-puntuak jakinaraziko zaizkizue. Aurreko urteetan bezala, artilea entregatzearen agiria ere bertan emango zaizue.
Artilea entregatzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izena ematearekin batera, saka berezi horiek non eta zenbat jaso adieraziko zaizue.
Izen-emateko azken eguna: martxoaren 13a
Horretarako:
- Deitu: 943 11 21 73
- Idatzi:
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Antolatzailea, Landaola Gipuzkoako Federazioa izan da eta kudeaketa Gipuzkoako Artile Mahaitik eramango da, Foru Aldundiak koordinatuta. Bilketaren kostuak Foru Aldundiak hartuko ditu bere gain eta helburua artileari balioa ematea eta kudeaketa ahalik eta egokiena zein erabilgarriena izatea izango da, sektorearentzat kosturik txikienarekin.