Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udal Kontu-hartzaile eta Kirol teknikari bila gabiltza

2026/06/17
Udal Kontu-hartzaile eta Kirol teknikari bila gabiltza

Legazpiko Udalak Udal Kontu-hartzailea bat eta Kirol teknikari bat hautatzeko prozesuak abiatu ditu, aldi baterako programa baten bidez. Lan-eskaintzak argitaratuta daude jada Lanbiden eta deialdi horien helburu nagusia udal-administrazioaren sail ezberdinei babesa ematea da.

Lanpostua lortzen duten pertsonek, batez ere, Udal Kontu-hartzailearen kasuan ekonomia, finantza eta aurrekontu-kudeaketaren barne-fiskalizazioa kontrolatzea eta gauzatzea ardura izango du. Kirol teknikariaren kasuan dagokion arduradun politikoarekin batera, bere ardurapeko unitatearen planak eta aurrekontuak egiten parte hartzea izango da egiteko nagusia, besteak beste.

Deialdian parte hartu nahi duten hautagaiek nahitaez lan eskaintzan adierazitako lizentziatura edo gradua izan behar dute, eta Euskara 4. Hizkuntza Eskakizuna (PL4) edo horren baliokidea den egiaztagiria edukitzea eskatzen da. Gainera, hautaketa-prozesuan positiboki kontuan hartuko da deskribatutako eginkizunetan aldez aurretik esperientzia izatea.
Lan-baldintzei dagokienez, kontratua aldi baterako programa baten bidezkoa izango da, urtebete eta hiru urte bitarteko iraupenarekin, eta lan-ordutegia goizez izango da, 07:30etik 14:46ra.

Eskaintzan interesa duten pertsonek Lanbideren webgunearen bidez eman dezakete izena dagoeneko. 

UDAL KONTU-HARTZAILEA - Izen emateko azken eguna 2026ko ekainaren 22a
KIROL TEKNIKARIA - Izen emateko azken eguna 2026ko ekainaren 23a