Bidezko merkataritzaren munduko eguna
2016/05/10
Aurten ere, Legazpiko Udalak bat egiten du urtero maiatzaren bigarren larunbatean ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin.
Horrela, Legazpik pertsona guztien eskubideak eta ingurumena errespetatzen duen merkataritza-sistema solidarioa bultzatzeko hartu duen bidea berresten du.
Ekintza desberdinak Kontsumo Arduratsuko Taldeak antolatu ditu. Honako erakundeek osatzen dute aipatu taldea:
ELKARTEA / ERAKUNDEA |
HAZTEGI IKASTOLA |
GARAGUNEA |
MERKATARITZA BULEGOA |
MARI CARMEN FRUTA DENDA |
KTE TABERNARIEN ELKARTEA |
EMAUS |
BERTATIK BERTARA |
UDAL DEPARTAMENTU HAUEK: · Gizarte Zerbitzuak · Nekazaritza · Gazteria eta Hezkuntza · Ingurumena, Industria, Merkataritza eta Turismoa |
Testuinguru horretan joan den maiatzaren 4an, jai-egitarauaren barruan, honako ekintzak gauzatu ziren kalean:
- Oihulari Klown antzerki-taldeak Kale Nagusia girotu zuen. Helburua Bidezko Merkataritzaren gaineko informazioa zabaltzea izan zen: zer den, zelako produktuak dauden, nola ezagutu daitezkeen, Legazpin non erosi daitezkeen, …
NON erosi ditzaket? | LAUBIDE belar-denda LANBROA belar-denda ITZIAR belar-denda MARI CARMEN fruta-denda | GARAGUNEA XARPOT taberna GIZARTE ZENTROKO taberna KOROSTI KAFEA |
- Dauden produktu desberdinak (elikagaiak, kosmetikoak, eskuz egindakoak,…) ezagutzera emateko asmoarekin, Garagunek Bidezko Merkataritzako produktuen erakusketa jarri zuen Kale Nagusian. Asko izan ziren produktu horiek ezagutzera eta erostera hurbildu ziren herritarrak. Ohi bezala, jasotako dirua Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeari eman zitzaion, bere nazioarteko lankidetzako proiektuak bidera ditzan.
Datorren ostiralean, asteroko azokan, Garagunek berriro jarriko du postua eta produktu mota horiek eskainiko dizkiete herritarrei.
Modu berean, urtean zehar ezagutzera emango diren beste proiektu batzuk lantzen jarraitzen dugu, hala nola, Legazpira egokitutako logo bat egitea, produktu mota horiek udal kontratazioetan sartzea edo kolektibo desberdinen artean kontsumo arduratsua zabaltzea helburu duten ekintza desberdinak antolatzea.