Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Biluzik mundura, ikasturtearen azken saioa

2017/06/15
Biluzik mundura, ikasturtearen azken saioa

Ekainak 19, 17.30-19.30

Datorren astelehenean, ekainaren 19an, 17.30etik 19.30era,

Gazte-txokoan eskainiko da BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari eta harremanei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren

ikasturtearen azken saioa.

Dakizuenez, Urola Garaiko Berdintasun arloak eskaintzen du zerbitzu hori,

Legazpin, hileko hirugarren astelehenetan.

Sexualitatearen inguruan dituzun zalantzen inguruan galdetu dezakezu.

Baita harremanei buruzko dudak argitu ere.

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzean

galduta sentitzen bazara, laguntza jaso dezakezu.

Biluzik Mundura zerbitzuan banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Sare sozialetan ere aurkituko dituzu.