Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

DOINUA MUSIKA ESKOLA-“DIPLOMA KONTZERTUA”

2018/06/20
DOINUA MUSIKA ESKOLA-“DIPLOMA KONTZERTUA”

Mari Cruz Bereziarturen agurra

Doinua Musika eskolak oinarrizko musika-ikasketak

amaitzen dituzten ikasleei diploma ematen die.

Diploma horien banaketa kontzertu batean egiten da:

“Diploma kontzertua” izenarekin ezagutzen duguna.

Kontzertu horretan diploma jasotzen dutenak parte hartzeaz gain,

Musika eskolako beste taldeen parte-hartzea ere izaten da.

Ikasturte honetan ere berezitasun bat du kontzertu honek,

urtetan irakasle izan den Mari Cruz Bereziarturen agurra izango baita.

Diploma kontzertua, ostegunean izango da,

ekainaren 21ean, 18:00etan Latxartegi aretoan.