Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Elbereth eta Su Ta Gar Legazpiko gaztetxean

2015/12/11
Elbereth eta Su Ta Gar Legazpiko gaztetxean
Legazpiko Elbereth taldeak Eibarko Su Ta Gar talde mitikoarekin batera joko du, larunbat honetan, hilak 12, Legazpiko Gaztetxean, gaueko 22.30etatik aurrera, GAUEKO ARIMAK FEST - Metal gaua izeneko emanaldian.
 
Urteak dira ekimen hau martxan jarri zela Legazpin eta elkarlan baten ondorioa da, non guztion indarrak batzen diren ekintza aurrera eramateko: Legazpiko Gazteak, Subeltza, Gaueko Arimak taldea, Gaztetxea eta udala bera ere, Gazteria sailaren bidez.