Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Elkarbidean programa 2018

2018/04/10
Elkarbidean programa 2018

Bost bidaia desberdin desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala dutenentzako

 

Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, 5 bidaia desberdin antolatu ditu 2018rako Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departa-mentuaren laguntzarekin.

  1. Calpe, ekainaren 11tik 25era, Diamante Beach hotelean.
  2. Salou, ekainaren 30etik uztailaren 14ra, Salauris hotelean.
  3. Berlin,uztailaren 23tik 30era, Ku’Dam 101 hotelean.
  4. Salou, abuztuaren 11tik 25era, Salauris hotelean.
  5. Madril, irailaren 8tik 14ra, Novotel Madrid Center hotelean. Bidai kulturala

Hotelak irisgarriak dira (ez egokituak) eta ezin da egokitutako gelak esleituko direnik bermatu.

Eskabideak apirilaren 20a baino lehen egin behar dira eta Elkarturen egoitzan aurkeztuko dira.

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.; izen-ematea www.elkartu.org web orrian bertan ere egin ahal izango da.

Informazio gehiago behar izanez gero, Legazpiko Udaletxeko Gizarte Zerbitzura jo daiteke.

IKUSI PROGRAMA