Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Enplegua sortzeagatik hobaria

2018/06/29
Enplegua sortzeagatik hobaria

Enplegu mugagabeasortu duten Legazpiko enpresek, 2018 ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren udal kuotan honako hobari hauek eskuratu ahal izango dituzte:

  • Gehikuntza % 5ekoa izan bada, hobaria JEZren % 25ekoa izango da.
  • Gehikuntza % 8koa izan bada, hobaria JEZren % 50ekoa izango da.

Gehikuntza hau kalkulatzeko, 2017 ekitaldiko langile finkoen batezbestekoa eta 2016 ekitaldikoa alderatuko dira.

Araudia kontsulta dezakezu udaleko web orrian:

2018ko Ordenantza Fiskalak (VI. kapitulua: Hobariak. 35-36 orrialdeetan):

http://www.legazpi.eus/files/Ordenantzak/TextoRefundidoOrdenanzasFiscales2018.pdf

Eskaera Legazpiko Udalari helarazi beharko diozu bide hauetakoren batetik:

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaera orokorreko inprimakia. Udalaren orrian eskuragarri. 
  • Langile finkoen gehikuntza egiaztatzeko honako dokumentuak aurkeztu beharko dira, 2016 eta 2017n ekitaldiei dagozkienak:
    • Altan diren batezbesteko Langileen Txostena.
    • Kotizazio kontuaren edo kontuen Lan Bizitzaren txostena.

Bi dokumentuok Gizarte Segurantzaren Altxorzaintza Nagusiaren RED Sistema baliatuz lortu daitezke.

 

Eskaria aurkezteko azken eguna:2018ko abuztuaren 31a.

Kontsultarik edo zalantzarik izanez gero, deitu 943 737 162 telefonora (Miguel Angel Markotegi) edo, bestela, Legazpitik bertatik, 010 zenbakira.