Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

ETXADI, familiei zuzenduriko orientazio zerbitzua

2017/10/18
ETXADI, familiei zuzenduriko orientazio zerbitzua

Zerbitzua, elebiduna, doakoa eta konfidentziala da.

Urola Garaiak Familiei zuzenduriko Orientazio Zerbitzu bat

duela gogorarazten dizuegu.

Zerbitzua 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten

familientzat da.

Zerbitzu hori oso erabilgarria da

eta zuen familiaren egunerokotasunean

lagungarria izan dezakezue.

Zerbitzu horrekin harremanetan jartzera

animatzen zaituztegu.

Zerbitzua doakoa da.

Hona hemen informazio gehiago:

Nori zuzendua: 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten

Urola Garaiko familieibideratua.

Helburuak: Familiei, hazkuntza, hezkuntza eta familia gaietan

aholkularitza zerbitzua eskaintzea.

Familia harremanak sendotzen lagundu

eta arazoei aurre hartzea.

Zerbitzua, elebiduna, doakoa eta konfidentziala da.

Mota honetako gaiak kontsultatu daitezke:

haserrealdiak, jeloskortasuna, portaera-arazoak,

ikasteko zailtasunak, nerabezaro, komunikazioa, sare sozialak, …

On-line Zerbitzua: Kontsultak telefonoz, posta elektronikoz

edo posta arrunt bidez egin daitezke.

Kontsulta jaso, eta bost eguneko epean,

familiek, bere kasuari egokitutako orientazioa jasotzen dute:

Telefonoa: 94 405 15 49 (asteartetan:11.30-13.00 / 17.00-18.30)

Posta elektronikoa:

www.etxadi.org  webgunean Urola Garaiko inprimakia betez

Bukatzeko, gogoratzen dizuegu,

Udaleko web gunean jasota daudela

orain arte landu diren gaiak

eta egunerokotasunerako aholku praktikoak

http://www.legazpi.eus/zure-zerbitzura/bestelako-erakundeen-zerbitzuak/etxadi