Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Euskararen aldeko Selfieak

2017/03/31
Euskararen aldeko Selfieak

“Nik euskaraz erosten dizut” / “Nik euskaraz saltzen dizut” kanpainako sari banaketa.

 

Martxoaren 30ean, ostegunean, banatu ziren merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainako sariak.  Ekitaldia Legazpiko kultur etxean izan zen eta bertan parte hartu zuten eskualdeko bezero saridunak eta argazkiak atera diren dendetako dendariak. Herri bakoitzean 50 euroko 10 erosketa txartel zozketatu ziren, eta hiru herrietako alkateek banatu zizkieten sariok bezero eta dendariei. Saria bezeroek argazkia ateratako dendan gozatu beharko dute.

 

Jasotako selfie guztiak bideo-musikatu honetan jaso dira, Skapando talde legazpiarraren ZingiZango kanta lagun.

Bideoa hemen ikus daiteke

Hauek izan dira, zozketan, Legazpiko irabazleak:

 

Bezeroa

Denda

Irene Arrazola

TESAI

Inma Hernandez

KISKA

Yolanda Vadillo

IDOIA oinetakoak

Elena Lasa

JOKINE

Amaia Soraluze

KUKAS

Maribel Caro

IDOIA oinetakoak

Iñakiko Mintzalagunak

IÑAKI  taberna

Asun Esnaola

LANBROA

Urko Azpiroz

OSKARBI  optika

Leire Gorospe

TESAI

 

Amaieran, argazkia atera zuten guztiek elkarrekin, eta eskerrak eman zitzaizkien parte-hartzaile guztiei.