Haur eta Gazte Danborradan izena ematea Herriko ikastetxeetan apirilaren 8ra arte
2016/04/01

Maiatzaren 1ean egingo den Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea apirilaren 8ra arte egin beharko da herriko ikastetxeetan. 5 urteko haurrek eta LH eta DBH 1 eta 2ko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute.
Izen emateko orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie ikasleei apirilaren 4an.