Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Hondakinak: Zer Non. Ba al dakigu nola sailkatu?

2015/11/27
Hondakinak: Zer Non. Ba al dakigu nola sailkatu?
Legazpiko Udalak, Sasieta Mankomunitatearekin batera, hitzaldi batzuk antolatu ditu etxeko hondakinak zuzen bereizten sakontzeko. 
 
 
Hitzaldi horiek Sasieta Mankomunitateko ingurumen-hezitzaileek emango dituzte eta helburu nagusia etxean hondakinak nola bereizi behar diren adieraztea izango da. Horrezaz gain, edukiontzi bakoitzean utzi behar diren hondakinei buruz egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte, edukiontzi horian utzi behar diren plastikozko hondakinen eta ontzien hondakinen artean dagoen aldea argitzen saiatuko dira, Garbigunera zer eraman behar den azalduko dute edo ostegunetan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren bidez zein motako hondakinak jasotzeko diren adieraziko dute,…
 
Hitzaldi horiek Eli Perez Arizmendi Sasieta Mankomunitateko teknikariak emango ditu.
 
EgunaOrduaLekuaHizkuntza
Abenduaren 1ean19:00etanDomingo Agirre eskolanGazteleraz
Abenduaren 2an19:00etanKultur EtxeanEuskaraz