Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ikasgela bikuña jauregian

2017/12/22
Ikasgela bikuña jauregian

Abenduaren 2an ireki zen ikasgela Bikuña Jauregian,

hasiera batean asteburuetan eta zubian.

Abenduaren 22an, ostirala izanik, irekita egongo da,

Gabonetako hainbat egunetan itxita egongo delako,

hau da, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.

Abenduaren 26tik urtarrilaren 26ra bitartean

astegunetan eta asteburuetan irekiko da.

Ordutegia:

-          Astegunetan: 8.00 - 20.00

-          Larunbat eta igandetan: 9.30-20.00

Honez gero, 28 txartela banatu dira

eta itxaron zerrenda dago.

Egun hauetan jende asko espero da,

kanpoan ikasten dutenak

Gabonetarako etxera etorri baitira.

Dena den, Gabonetatik aurrera

ikasgela erabiltzeko asmoa ez dutenei

dei bereziaegiten diegu,

txartela itzul dezaten,

itxaron zerrendan daudenei aukera emateko.

Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da

sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea.

Eskaera udaletxean bertan dagoen

Herritarrentzako Arreta Bulegoan egin daiteke,

7:30etik 15:00etara.