Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

INAUTERIAK- martxoak, 1ean, aldaketak zirkulazioan eta aparkalekuetan

2019/02/27
INAUTERIAK- martxoak, 1ean, aldaketak zirkulazioan eta aparkalekuetan

Datorren OSTIRALEAN, martxoaren 1ean, Inauterietako desfilea egingo da gure herrian. Desfilea 15:45ean abiatuko da eta 16:30ean amaituko da herriko plazan. Hori dela eta, aldaketak emango dira gure kaleetako zirkulazioan.

Aldaketak zirkulazioan

1.- Urretxutik Legazpira datozen ibilgailuak. Hirigunera eta auzoetara joateko Lanaren hiribidetik (semaforoak) gora honako ibilbide egingo dute: Laubideko errotonda, San Ignazio, Juanastegi eta Gaztetxetik behera Txorroneako bidegurutzera.

Lanaren hiribidea 1-3: bi noranzkoa.

2.- Txorroneako bidegurutzetik ezingo da hirigunera joan, Latxartegira edo Aizkorri kalea 12-16ko garajeetara doazen ibilgailuak edo larrialdietakoak izan ezik.

3.- Latxartegi kaletik Urretxura edo auzoetara joateko, kontrako noranzkoan zirkulatuko dute ibilgailuek Aizkorri kaletik Txorroneara eta Bikuñako errotondara.

Urretxutik Oñatira joango diren ibilgailuak Deskargako mendatetik bideratuko dira DIAko errotondan.

Aparkalekuak

14:00etarako erretiratuegin beharko dira Lanaren hiribidea 1-3n aparkatutako ibilgailuak.

LURRALDEBUS ZERBITZUAREN GELDIGUNE ALDAKETA

Aizkorri k.15era eta  P.Etxeberria “Ekei”Geldiguneetara EZ da IRITSIKO BUSA.  

Tarte horretan, zerbitzu hori hartu nahi dutenak ,Saturnino Telleria -ROTONDA- Geldigunera.

LINEA:DG09  Legazpi-Residencia-Zumárraga

NOIZ :

EGUNA

Orduak

Orduak

PARADA ALDAKETA

OSTIRALA,1

15:45etatik

De las 15:45 h.

16:00 arte

A las 16:00 h.

Rotonda

Saturnino Telleria