Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Iragarki- eta ediktu-Taula DIGITAL berria dugu

2017/03/21
Iragarki- eta ediktu-Taula DIGITAL berria dugu

HAZ berriaren sarreran kokatua dago

Iragarki taula digital honek orain arte Udaletxearen arkupean zegoen eta paperean argitaratzen zuen “ohiko” Taula ordezkatzen du. Bertan Legazpiko Udaleko Iragarki Taulan argitaratu behar diren ediktu eta iragarki guztiak kontsultatu ahalko dituzu legezko xedapenen edo arauen arabera, bai Udalarenak berarenak bai beste erakunde publikoek bidaliak.

Iragarki Taula kontsultatzeko ordutegia hau izango da:

Astean zehar: 07:30etatik 20:00etara

Asteburuetan: 09:00etatik 20:30etara