Irakurketa erraza egitasmoa Legazpin
2016/03/18
Irakurketa Erraza, ardura bereziarekin landutako liburuak eta dokumentuak eskeintzeko modu bat da, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal dezaten.
Irakurtzeko zailtasunak dituztenak dira:
• Aldi baterako zailtasunak (inmigrazioa, irakurketan berandu hasi direnak, eskolatze urriakoak, ikasteko arazoak dituztenak…)
• Zailtasun iraunkorrak (ezgaitasun intelektuala dutenak…)
Legazpin irakurketa erraza bultzatzeko hainbat ekimen egingo dira martxoa eta apirilean: erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa.Ikastaroan izena emateko telefono honetara deituta 943737202, Legazpiko Udal Liburutegiaren posta elektronikoaren bidez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo internet bidez formulario hau beteta egin daiteke.
Ikastarorako izen emateko formularioa